Udako Argazki Lehiaketa

Udako argazki lehiaketan botoa emateko aukera gaurtik aurrera

Barren 2025ko ira. 25a, 12:24

Lehiaketara aurkeztutako zenbait argazki.

Ia 90 argazki jaso ditugu BARRENen Udako Argazkien Lehiaketaren bigarren edizioan. Gaurtik aurrera argazkirik gogokoenei botoa emateko aukera egongo da.

Amaitu da Udako Argazkien Lehiaketan parte hartzeko epea. Epaimahaiko kideak hasi dira guztiak ikusten; eta, publikoak ere bere gustukoena aukeratuko du. Eman zure botoa irailaren 30era arte. Bakoitzak hiru boto emateko aukera egongo da.

Boto gehien dituenak Publikoaren Saria jasoko du eta Errigorako produktu sorta eramango du opari. Epaimahaiaren saria irabazten duenak, berriz, Gabi jatetxean bi lagunentzako bazkari/afaria eskuratuko du saritzat.