Udan argazki politak atera dituzu? Zure zaletasuna plazaratu nahi duzu eta gainera sari bat eskuratu? Orain duzu aukera! Bidali zure argazkiak eta sari aparta irabaz dezakezu. Bi sari egongo dira, epaimahaiaren arabera argazki onena eta irakurleok onena zein den bozkatzeko aukera izango duzue (irailaren 25tik 30era).
Epaimahaiaren saria: Bi lagunentzako bazkari/afaria Gabi jatetxean (dastatze menua)
Publikoaren Saria Errigorako produktu sorta izango da
Baldintzak: Argazki originala izatea (hau da, norberak egindakoa), izenburu batekin eta gehienez hiru bidali daitezke. Parte hartzeko azken eguna irailaren 24a. Bildutako argazki guztiak webgunean ikusgai jarriko ditugu.
Epeak eta argazkiak bidaltzeko moduak
Argibide guztiak eta oinarriak HEMEN