Itxi dituzte edukiontzi marroiak Elgoibarren, eta maiatzaren 12an itxiko dituzte Mendaron

Barren 2025ko api. 29a, 18:10

Udalak aurreratu zuen moduan, astelehenean itxi zituzten hondakin organikoen edukiontzi marroiak Elgoibarren, eta aurrerantzean txartela beharko da hondakin organikoak botatzeko. 

Txartel fisiko zein birtualekin ireki daitezke. Azken hori, hain zuzen, apirileko lehen astean etxera bidalitako txartel fisikoan agertzen den QR kodea eskaneatuz eta ondoren agertuko den Ireki aplikazioa mugikorrean deskargatuta lortu daiteke. Debabarreneko Mankonunitatetik azaldu dutenez, aplikazioak etxe bakoitzeko "nahi beste txartel birtual izateko" aukera eskaintzen du.

Edukiontzia irekitzeko jarraibideak

Aurrerantzean, hiru urrats hauek jarraitu beharko dira edukiontziak behar bezala irekitzeko:

  1. Txartela bertikalki jarri sarraila grisaren aurrean.
  2. Segundo batez itxaron sistemak txartelaren seinalea detekta dezan.
  3. Bi argi berde pizten direnean, edukiontzia ireki.

Soraluzeko Udaleko ingurumen teknikari Jule Urbieta edukiontziak nola ireki behar diren erakusten du honako bideoan:


Mendaron, maiatzaren 12tik aurrera

Mendaron, bestalde, maiatzaren 12an itxiko dituzte edukiontzi marroiak. Hiru egun jarri dituzte txartelak jasotzeko: Maiatzak 8, 9 eta 10, Jubilatuen etxearen alboko lokal txurian. Astelehenetik barikura 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean jaso ahalko da txartela, eta  zapatuan, goizez,  10:00etatik 14:00etara. Txartela jasotzeko titularraren NAN edo IFZ eta bizilekua egiaztatzen duen dokumenturen bat erakutsi beharko dira. Titularra joan ezin den kasuetan, baimena eman beharko dio jasotzaileari, eta titularraren NAN edo IFZ eraman beharko ditu, berearekin batera.