Elgoibarrera itzultzeko autobusa antolatu dute maiatzaren 9an Mendaron egingo den Queen kontzertu osterako

Barren 2025ko api. 28a, 12:24

2023an Elgoibarren eman zuten Queen Gaua kontzertuko irudia. BARREN

Duela bi urte Elgoibarren eman zuten Queen taldeari eskainitako kontzertuaren parekoa emango du Elgoibarko Udal Bandak maiatzaren 9an (barikua) Mendaron, eta antolatzaileek aurreratu dute ondorenean Elgoibarrera itzultzeko autobusa ere jarriko dutela (Coviran supermerkatu ondoan hartu beharko da, Herriko Enparantza atzean)

Mesa 7 taldeak antolatu du kontzertua, Mendaroko Udalaren eta Gararock taldekoen laguntzarekin, eta Herriko Enparantzan izango da, 22:00etan hasita. Elgoibarko Udal Bandakoez gain, beste hiru musikari handi ere arituko dira oholtzan: Jon Gurrutxaga abeslaria Fredddie Mercuryren paperean, Patxi Zabaleta gitarrista eta Andoni Mujika baxu jotzailea. 

Autobuserako txartelak

Antolatzaileek jakinarazi dute gaueko autobusak ere antolatuko dituztela Elgoibarrera 23:50etik 02:00ak bitarterako (Altzolan ere egingo du geldialdia, behar izanez gero). Autobuserako txartelak 6 euro balioko ditu eta ondorengo hiru lekutan erosi ahal izango dira: Elgoibarren, Txarridunan, eta Mendaron, Uztargi tabernan eta Galle-tiak gozotegian. Autobuseko txartela erakutsita, gaileta bat (Galletiak Fabriken) eta kafe bat (Uztargi tabernan) eskatu ahal izango da. 

Lotura duten albisteak: