Queen gaua errepikatuko du Elgoibarko Udal Musika Bandak, Mendaron

Barren 2025ko mar. 28a, 14:59

2023an Elgoibarren egin zuten Queen Gaueko irudia. BARREN

Mendaron ere izango dute Elgoibarko Udal Musika Bandak eta herriko musikariek ondutako Queen Gauaz gozatzeko aukera.

Duela bi urte ekainaren 9 batez Elgoibarren eman zuten Queen taldeari eskainitako kontzertuaren parekoa emango du Elgoibarko Udal Bandak maiatzaren 9an (barikua), Mendaron, Herriko Enparantzan (22:00). Ez dira bakarrik arituko bandakoak, baina. Elgoibarren izan zituzten lagun berberbak izango dituzte oholtzan: Jon Gurrutxaga abeslaria Fredddie Mercuryren paperean, Patxi Zabaleta gitarrista eta Andoni Mujika baxu jotzailea. 
Mesa 7 taldeak antolatu du kontzertua, Mendaroko Udalaren, Gararock taldearen, Uztargi tabernakoen eta Galle-Tiak gozotegikoekin laguntzarekin. 

Espero zitekeen moduan, arrakastatsua izan zen oso Elgoibarko Udal Musika Bandak 2023an Elgoibarren eman zuen kontzertua, eta beste horrenbeste izatea espero dute Mendaron, Queen kantu ezagunak etxeko musikariek interpretatzea beti delako amu ona. Kontzertu haren ondotik, Deban eta Labastidan ere eman zituen kontzertuan Gurrutxagak, hango musika bandekin.