Jon Gurrutxagak Queen Gauan abestuko du berriro, Debako bandarekin oraingoan

Barren 2024ko uztailaren 3a

Iaz Maalako parkean eman zutenaren antzerako kontzertua ikusteko aukera izango dute Deban, zapatuan.

Debako Musika Bandak eta Jon Gurrutxaga musikari elgoibartarrak Queen Gaua kontzertua emango dute uztailaren 6an, 22:30ean, Debako Zumardiko karpan.

Iazko ekainean Elgoibarko Udal Musika Bandarekin eta herriko musikariekin abestu zituen Gurrutxagak Queen taldearen abesti ezagunenak, Maalako parkean.