Gararock taldeak antolatu du kontzertua, eta sarrerak salgai daude Morroskillo dendan eta Uztargi tabernan, baina gauean, San Agustinen bertan ere eskuratu ahal izango dira, aurrez amaitu ezean behintzat. 22:00etan hasiko da kontzertua.
Onintza Loiola (teklatua), Rafa Furnier (bateria), Mikel Cornejo (ahotsa), Josu Iriondo (baxua) eta Asier Etxaniz (gitarra eta koruak) dira Txoteko Ezpata, aurrez 6Nemen9, C69, Andrakan, The Brian Valeta Movement edo Maraca Diablo taldeetan ibilitako musikariak, eta hein handi batean, pandemia garaian Maraca Diablorekin diskoa grabatu eta ondoren plaza batzuk egiteko aukerak piztu zuen haiengan proiektu honi ekiteko barruan zuten harra. Pop-rocka egiten dugula diogu beren buruaz, bestelako abizenik jarri gabe sortzen dutenari, eta gaur, diskoko hamabi kantuak aurkezteaz gainera, abesti berriak ere joko dituztela aurreratu du Josu Iriondok, eta taldekideentzat berezia izango dela, etxeko jendearen aurrean ariko direlako.