Lehen pedalkadak, herriko lasterketan

Barren 2025ko mar. 11a, 10:52

Kadeteen mailako IV. Mendaro Herria txirrindulari lasterketa jokatu zuten domekan, eta Elgoibarko Lagun Taldeko zazpi kadete ere lehiatu ziren, horietako lau estreinakoz. Euren adierazpenak jaso ditugu.

Ander Larraburu Hernandorena (Erro y Ergui-Arga Carretilla) txirrindulari nafarra gailendu zen Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketan, denboraldiko bigarren lasterketan.

199 txirrindulariko tropela abiatu zen lasterketan, tartean Elgoibarko Lagun Taldeko zazpi kadete. Zazpi horietako lau estreinakoz aritu ziren Mendaro Herria lasterketan, tartean bi mendaroar: Oier Arriola eta Enaitz Iraolagoitia. Tropel nagusian sartu ziren guztiak helmugan. 

Oier Arriola, Enaitz Iraolagoitia, Aratz Goikoetxea eta Xabi Barruetaren adierazpenak jaso ditugu goiko bideoan.

Elgoibarko Lagun Taldeko kadeteak Alex Aranbarri entrenatzailearen azalpenak entzuten.