Eman zure botoa 2025eko Inauterietako Argazkien Lehiaketan

Barren 2025ko mar. 7a, 14:38

Inauterietako Argazki Lehiaketara aurkeztutako irudi batzuk.

Amaitu da BARRENen inauterietako argazkien lehiaketan parte hartzeko epea. Epaimahaia dagoeneko hasi da argazkiak aztertzen, eta publikoak ere, bere gustukoenari botoa emateko aukera izango du.

Inauterietako Argazkien Lehiaketako zein argazki gustatu zaizu gehien? Eman botoa barren.eus-en martxoaren 7tik 12ko 13:00ak bitartean.

Botoa emateko egin klik HEMEN

Bi sari egongo dira.

  • Epaimahaiaren saria: Bi lagunentzako gau bateko egonaldia, afaria eta gosariarekin Elgoibarko Abatetxe landetxean (Danobat-ek emandako oparia).
  • Publikoaren Saria: Errigorako produktu sorta.