Elgoibarko edo Mendaroko inauterietan ateratako argazkiak soilik onartuko dira, eta partaide bakoitzak gehienez hiru argazki bidali ahal izango ditu. Zehaztu behar dira egilearen izena eta kontakturako telefonoa.
- Argazkiak bidaltzeko bi modu daude: barren.eus webgunean argitaratuko dugun formularioaren bidez: HEMENDIK edo 688 655 658 telefonora zenbakiaren whatsappera bidalita.
Martxoaren 5a izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna, eta ondoren, bozketa hasiko da.
Bi sari
Bi sari egongo dira, epaimahaiarena eta herritarrena. Martxoaren 6tik 10era bitartean hiru argazki gustukoenak aukeratzeko bozketa egingo dute herritarrek, eta martxoaren 12an jakinaraziko ditugu irabazleak.
Lehen saria bi lagunentzako gaua eta gosaria Abatetxe landetxean izango da, eta bigarrena Errigorako produktu sorta.
Jasotako argazkiak BARRENen artxiboan gordeko dira, eta, noizbait argitaratuz gero, egilearen izena adieraziko da.