Indarkeria matxistari erantzun kolektiboa emateko eskatu dute Elgoibarren eta Mendaron

Barren 2025ko urt. 8a, 10:07

Indarkeria matxistak hil egiten du. Euskal Herrian,  Barakaldokoa izan da lehenengo hilketa matxista, eta normaliza ez dadin mobilizatu zen atzo Elgoibarren eta Mendaron hainbat lagun. 

2025eko lehen hilketa matxista eta  emakumeen kontrako indarkeriaren adierazpide guztiak gaitzesteko elkarretaratzeak egin zituzten atzo Elgoibarren eta Mendaron, Emakume Feministen Asanbladak eta Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak deituta. Eraso matxistarik ez! Aski da lelopean elkartu ziren Elgoibarren, Kalegoen plazan, eta Indarkeria matxistaren kontra, ardura kolektiboari eutsi zioen pankartaren atzera batu ziren Mendaron. Elkarretaratze isilak izan ziren biak, eta indarkeria matxistaren kontra egiteko aliantzak eraikitzea beharrezkoa dela ohartarazi zuten, alegia, indarkeria matxistari erantzun kolektiboa eman behar zaiola. Mendaroko argazkia: Kai Zubiaurre