Barikuan izan zen hilketa, Barakaldon. Biktimaren bizilagunek eman zuten abisua Ertzaintzara, 16:30ak aldera. Etxebizitza batean oihuak eta eztabaidak entzun zituztela salatu zuten, eta ertzainak bertaratu zenean hilda topatu zuten emakumea. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen eta 60 urteko semea atxilotu zuen Ertzaintzak, etxean bertan. Hilketa matxista hori salatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur Elgoibarren, Kalegoen plazan, 19:00etan, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta. Mendaron, berriz, 20:00etan Herriko Enparantzan batzeko deia egin dute Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldetik.