Sartu Espainiar Estatuko Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) sortutako online konparatzailean, jakinarazi zein hornidura mota nahi duzun, posta kodea eta zure urteko kontsumo datuak eta berehala, zure profilari egokitutako gas edota elektrizitate eskaintza guztien berri emango dizu: Energia eskaintzen konparatzailea.
Astelehenero, galde-erantzuna
Urte amaierara bitartean, astelehenero, Debabarreneko Energiak Bulegoak faktura elektrikoaren gaineko galdera bati erantzungo dio, berau ulertzea errazagoa izan dadin.
Energiari buruzko edozein informazio edota aholkularitza jaso nahi izanez gero, idatzi edo deitu Debabarreneko Energia Bulego Birtuala zerbitzura. Doako zerbitzu pertsonalizatua bailarako herritar, komunitate eta enpresentzako.
Webgunea: energia.debegesa.eus
E-posta: agenda2030@debegesa.eus
Telefonoa: 943 82 01 10.