Asteko galdera: Zein dira gasaren faktura ulertzeko gako nagusiak?

BABESTUTAKO EDUKIA 2024ko abe. 16a, 10:00

Aste honetan, gasaren fakturaren inguruko galderari erantzun dio Debabarreneko Energia Bulego Birtualak: "Zein dira gasaren faktura ulertzeko gako nagusiak?"

Etxeko gasaren faktura ulertzeko gako nagusienetako batzuk ondorengoak dira:  

Gasaren fakturaren oinarrizko informazioa lege bidez araututa dago, baina ez du zehazten informazio hori zein formatutan eman behar den. Beraz, merkaturatzaile bakoitzak bere erara ematen du.   

Gasaren faktura ulertzeko oinarrizko bi kontzeptu daude: merkaturatzailea eta merkatu erregulatua. Kontratatuta duzun merkaturatzailearen arabera, jakingo duzu merkatu askean edota erregulatuan zauden. 

Merkatu erregulatua

Lau merkaturatzaile soilik dira merkatu erregulatuko tarifa (ABT-Azken Baliabideko Tarifa) eskaintzen dutenak: Gas&Power, Curenergia, Baser eta Energia XXI.

Merkatu erregulatuan prezioak arautuak daude eta merkaturatzaileak mugatuak ditu fakturatu ditzakeen gehieneko eta gutxieneko prezioak. Muga horiek Espainiako Gobernuak finkatzen ditu. 

Merkatu librea

Merkatu librean kontratuaren baldintzak kontsumitzailearen merkaturatzailearen artean adosten dira eta aldian aldian, prezioak berrikusi egiten dira, kontratuan zehaztutako aldizkakotasunarekin. Gero eta gehiago, merkaturatzaileek kontratuaren baldintzak edozein unetan alda ditzaketela jasotzen dute kontratuetan, eta, ondorioz, komeni da arretaz jarraitzea gutun bidez, posta elektronikoz edo fakturan bertan bidaltzen dituzten komunikazioei. 

Merkatuko baldintza normaletan, erregulatukoak baino merkeagoak diren tarifa libreak aurkitu ohi dira, nahiz eta beti dauden garestiagoak diren beste batzuk ere.

Astelehenero, galde-erantzuna

Urte amaierara bitartean, astelehenero, Debabarreneko Energiak Bulegoak faktura elektrikoaren gaineko galdera bati erantzungo dio, berau ulertzea errazagoa izan dadin. 

Energiari buruzko edozein informazio edota aholkularitza jaso nahi izanez gero, idatzi edo deitu Debabarreneko Energia Bulego Birtuala zerbitzura. Doako zerbitzu pertsonalizatua bailarako herritar, komunitate eta enpresentzako.

Webgunea: energia.debegesa.eus

E-posta: agenda2030@debegesa.eus

Telefonoa: 943 82 01 10.