Maria Jose Espin optikari eta audiologoak eta Ana Sorazuk, Ikus Federopticosen 20 urte baino gehiagoko esperientzia izan duen saltzaileak, osatuko dute taldea eta haiek izango dira bezeroak artatuko dituztenak. Elgoibarren egindako ibilbide luzean Federópticos Ikusen bereizgarri izan dituen ezaugarri berberei eutsiko diete: arreta pertsonalizatua, konfiantzazkoa eta profesionala.
Zein da Alain Affleloutik egingo duzuen eskaintza?
Alain Afflelou ez da optika huts bat; betaurrekoak eta armazoiak edo audiologiako zerbitzuak eskaintzen dituen establezimendu bat baino askoz gehiago da; espiritu propioa duen denda bat da, bezeroen beharrak ondo ezagutzen dituena. Tokiko merkataritzarekin konprometituta dago, eta ikusmen- eta entzumen-osasuna demokratizatzea ditu helburu, denok ondo ikusteko eta entzuteko dugun eskubidea zaintzeko asmoz.
Afflelouk dio betaurrekoa premia bat baino gehiago dela eta baita modaren osagarri ere. Azalduko diguzue zer den filosofia hau?
Alain Afflelou-n argi dugu betaurrekoak, premia izateaz gain modaren osagarri ere badirela, eta horregatik jabetza anitzaren kontzeptua lehen arrazoi iraultzaileenetako bat izan da Affelourentzat. Hortik sortu zen duela 20 urte baino gehiago Tchin Tchin, gure nortasun-sinaduretako bat.
Tchin Tchin promozioak ospetsu egin zuen Affelou marka, bere eskaintza bereziagatik. Zertan da berezia?
Gaur egun, bi betaurreko pare edo gehiago edukitzea ezinbestekoa da, baina, batez ere, erabilgarria da! Tchin Tchin eskaintzarekin betaurrekoak denontzako eskuragarri egiteko helburua bete dugu. Euro bat gehiago ordainduta, bigarren betaurreko parea eskuratu dezakezu. Eta Abenduaren 3tik aurrera Tchin Tchin Eguberriak kanpainaren barruan bi betaurreko pare gehiago eskuratu ahal izango dituzu, euro bat gehiago ordainduta. Eta hirugarren pare hori zuretzat edo oparitzeko izan daiteke.
Bigarren betaurreko pare bat izateak babesten gaitu edozein ustekaberen aurrean: hausturak, lapurretak, galtzeak… Gainera, Tchin Tchin sustapenak aukera ematen dizu bigarren betaurreko parea beste modelo batekoa izateko. Modu horretan estiloa ere aldatu ahal izango duzu.
Zer da Magic bilduma esklusiboa?
MAGIC armazoien bilduma betaurrekoen erabilera iraultzeko iritsi da, berrikuntza eta betaurreko bat baino gehiago izateko aukera uztartuz. Keinu bakar batekin, eguzkitako betaurrekoak edo betaurreko polarizatuak bihur ditzakezu, edo pantailetarako argi urdineko iragazkia duten betaurrekoak , edo, are gehiago, 3Dko filmak ikustekoak! Magic Clip-ekin, armazoiari modu erraz eta azkarrean iman txiki batekin lotzen zaizkion klip magnetiko trukagarriekin, nahi adina betaurreko izango dituzu, eta estiloz edo ikusmen-aukeraz aldatu ahal izango duzu “Klip” bakar batean. Bilduma zabala gizonezko, emakumezko zein umeentzat: https://www.afflelou.es/coleccion-magic-by-afflelou/