Azken urteetan, etxeko faktura elektrikoak aldaketak jasan ditu eta gaur egun dokumentu konplexu eta ulergaitza bihurtu da ingeniaritza elektrikoaren inguruan ezagutzarik ez duten herritarrentzat. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundearen arabera, kontsumitzaileen %11k soilik ulertzen du. Izan ere, fakturan hainbat kontzeptu aipatzen dira, baina hauek ulertzeko oinarrizko ezagutza teknikoak izan behar ditu herritarrak.
Astelehenero, galde-erantzuna
Azaroan zehar, astelehenero, Debabarreneko Energiak Bulegoak faktura elektrikoaren ganineko galdera bati erantzungo dio, berau ulertzea errazagoa izan dadin.
Energiari buruzko edozein informazio edota aholkularitza jaso nahi izanez gero, idatzi edo deitu Debabarreneko Energia Bulego Birtuala zerbitzura. Doako zerbitzu pertsonalizatua bailarako herritar, komunitate eta enpresentzako.
Webgunea: energia.debegesa.eus
E-posta: agenda2030@debegesa.eus
Telefonoa: 943 82 01 10.