Epaimahaiaren saria irabazi duen Joserra Cabrerak bi lagunentzako otordua egin ahal izango du Gabi jatetxean. Publikoaren Saria irabazi duen Maider Rejasek, berriz, Errigorako produktu sorta jaso du. 880 boto eman dituzte herritarrek, eta 87 boto jaso ditu Rejasen argazkiak.
Guztira, 55 herritarrek hartu dute parte lehiaketan, eta 150 argazki inguru bidali dituzte (bakoitzak bost bidal zitzakeen gehienez). BARRENetik eskerrik asko modu batean edo bestean lehiaketan parte hartu duzuen guztioi.
- Hemen ikus ditzakezue herritarrek bidalitako argazki guztiak