ASTEKO GALDERA: Zenbat auto elektriko mota daude?

BABESTUTAKO ALBISTEA 2024ko ira. 16a, 09:00

Auto elektrikoa bateria kargatzen.

Aste honetan, ondorengoa da Debabarreneko Energia Bulego Birtualak erantzun duen galdera: "Gaur egun, zenbat auto elektriko mota daude merkatuan?". 

Gaur egun, darabilten teknologiaren arabera, hiru ibilgailu elektriko mota nagusi daude merkatuan:

1. Ibilgailu elektriko purua/bateriaduna 

Ibilgailu mota honek motor elektrikoa du, bateriak elikatzen duena oso-osorik. Kargatzeko sare elektrikora konektatzen da, korronte-hartune baten bidez.

2. Autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoa 

Ibilgailu elektriko entxufagarria da, baina horrez gain, errekuntza-motor txiki bat du bateriak kargatzeko sorgailua elikatzen duena. Propultsioa elektrikoa da soilik, baina bateriak errekuntza-sistema osagarriari esker kargatzen dira.

3. Ibilgailu hibrido entxufagarria 

Ibilgailu honek propultsio elektrikoa eta konbentzionala uztartzen ditu. 

Astelehenero galdera bat

Astelehenero, Debabarreneko Energia Bulegoak energiari lotutako galdera bati emandako erantzuna agitaratuko da kanal honetan. Irailean auto elektrikoen inguruko galderak izango dira. 

 

Energiari buruzko edozein informazio edota aholkularitza jaso nahi izanez gero, idatzi edo deitu Debabarreneko Energia Bulego Birtuala zerbitzura. Doako zerbitzu pertsonalizatua bailarako herritar, komunitate eta enpresentzako.

Webgunea: energia.debegesa.eus

E-posta: agenda2030@debegesa.eus

Telefonoa: 943 82 01 10.