Luizi bat trenbidera erori zen Altzolako estazioa eta Altzolabe baserriaren pareko trenbide zatian, eta lurra kendu eta mendi magala egonkortzeko eta ezponda sendotzeko lanetan aritu dira azken hamar egunetan. Lanak "arrakastaz" amaitu dituztela adierazi du ETSk, eta horregatik gaurtik aurrera berriro ere martxan jarri dutela Elgoibar eta Mendaro arteko tren zerbitzua. Azken egunetan autobusez eman dute bi herrien arteko garraio zerbitzua.