Arimen gaua ospatuko dute Mendaron. Honakoa da egitaraua: 17:00etan gaileta tailerra, maskara margoketa, eskulanak eta tattuaien tailerra 18:00etan, ginkana, frontoian hasita 22:00etan, Psycho clown kalejira beldurgarria, Herriko Enparantzan. Perkusioa, piroteknia eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizunak. Gaztelekuan eskulanak egingo dituzte, arimen gaua gai hartuta.