Desira sexu aholkularitza zerbitzua, Lilan. desiraelgoibar@gmail.com helbidera idatzita txanda hartzea gomendatu dute arduradunek. Doakoa eta denontzat irekia izango da.
Musika Eskolako ikasleek kontzertu berezia emango dute San Lazaro egoitzan.
Emakumeen eta gizonen topaketa irekia. Berdintasunerako bidean ditugun erronkak, zailtasunak eta izan ditugun lorpenak partekatzeko. Loredi Salegik gidatuko du hausnarketa tailerra eta elebitan izango da
Espainia, 2025 / 106 min. / Manuel Lopez Pereira Gerra Zibila amaitu eta bi astera, Francok ospakizun afari bat eskatu zuen Palace hotelean. Teniente gazte batek, maisu zorrotz batek eta sukaldean adituak diren preso errepublikar talde batek oturuntza bikain bat prestatu behar dute denbora errekorrean. Dena gurpil gainean dagoela dirudi, baina sukaldean menu bat baino zerbait gehiago sartzen da. José Luis Alonso de Santosen obraren egokitzapena.