Elgoibarko Saskibaloi Taldeak 3x3 saskibaloi txapelketaren hirugarren edizioa antolatu du ekainaren 7rako, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.
C.D. Elgoibar kirol taldeko jokalari, entrenatzaile, agintari, guraso, bazkide eta zaleak batuko ditu denboraldia agurtzeko antolatu duten jaiak.
Jolasa kalera aterako dute Jolasian egitasmoaren barruan. Udal Ludoteka, Gaztelekua eta Atxutxiamaikak antolatu dute.
Egur arte tailerrak antolatzen duen kaleko margo lehiaketak 10 urte bete ditu, eta urte horietan saritutako lanen erakusketa antolatu dute. Hilaren 6tik 14ra egongo dira ikusgai koadroak Kultur Etxean, eta nahi duenak lan horiek erosteko aukera ere izango du. Egur Arte Tailerrak lokal berria izango du datorren ikasturtean, eta salmentetatik eskuratutako dirua lekualdatze gastuei aurre egiteko erabiliko dute.