Paella jan baten bueltan agurtuko du denboraldia C.D. Elgoibarrek ekainaren 7an

Barren 2025ko mai. 27a, 14:02

C.D. Elgoibar kirol taldeko jokalari, entrenatzaile, agintari, guraso, bazkide eta zaleak batuko ditu denboraldia agurtzeko antolatu duten jaiak.

Ekainaren 7rako antolatu dute paella jana, eta izena emateko azken eguna ekainaren 1a dela jakinarazi dute. Sigmako probalekuan egingo duten bazkarirako txartelak Jai-Alai eta Kaia tabernetan eskuratu daitezke. Guraso, bazkide eta zaletuentzako prezioa 25 eurokoa izango da. Gazteek eta umeek 6 euro ordaindu beharko dituzte. Bazkariko menua ere jakinarazi dute: Hestebeteak, entsalada, paella, postrea, kafea, kopa eta ardoa.