Txankakuak antolatuta, stock kale azoka egingo dute, denden ordutegian. Dendetako atarietara aterako dituzte merketutako produktuak.
San Bartolome jaietako Umeen eta Nerabeen Egunak kudeatuko ditu aurten ere Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak, Udalak hala eskatuta, eta egun horietako egitaraua prestatzeko batzordeak sortu nahi dituzte.
Euskal Herriko historian berebiziko garrantzia izan duten emakumeak ezagutarazteko ginkana antolatu du Mendaroko Udalak, martxoaren 7rako. Izena eman behar da parte hartzeko: kultura@mendaro.eus helbidera idatzita, martxoaren 5a baino lehen. Izena eta adina zehaztu behar dira mezuan. Ginkana martxoaren 7an egingo da, 17:00etatik 19:00etara. Udaletxeko plazan elkartuko dira
Emakume borrokari buruzko erakusketa antolatu du Itaiak martxoaren 7rako, Mendaorn. Modu bisual batean, martxoak 8aren zentzu iraultzailea berreskuratu nahi dute erakusketaren bidez. Historian zehar emakume langileen borroka aztertuz, 1907. urtean emakume sozialisten konferentziatik aurrerako denbora-lerro bat osatuko dute. Bestetik, emakume langileen borrokaren inguruko olerki batzuk ere jarriko dituzte eta erakusketa ikustera doazenen iritzi zein hausnarketak jasotzeko txoko bat ere atonduko dute.
Pabli Larrain /Italia 2024 / 123 min. Munduko opera abeslari garrantzitsuenaren bizitzaren historia iskanbilatsu, eder eta tragikoa, hirurogeita hamarreko hamarkadako Parisen azken egunetan berpiztu eta birirudikatu zena.
Martxoak 8aren harira Tardeo Feminista antolatu dute. Zatekeen erromeria taldeak kontzertua emango du, eta ondoren DJ Galtzagorriren musika emanaldia izango da.