2025/03/07 17:30 - 20:00
Emakume borrokari buruzko erakusketa antolatu du Itaiak martxoaren 7rako, Mendaorn. Modu bisual batean, martxoak 8aren zentzu iraultzailea berreskuratu nahi dute erakusketaren bidez. Historian zehar emakume langileen borroka aztertuz, 1907. urtean emakume sozialisten konferentziatik aurrerako denbora-lerro bat osatuko dute. Bestetik, emakume langileen borrokaren inguruko olerki batzuk ere jarriko dituzte eta erakusketa ikustera doazenen iritzi zein hausnarketak jasotzeko txoko bat ere atonduko dute.