Batzorde horien helburua da umeak eta nerabeak Elgoibarko jaien bueltan eragile izateko baliabideak eskaintzea. Jaien inguruko gogoeta egin eta iritziak jasotzeaz gain, Umeen Eguneko eta Nerabeen Eguneko egitarauaren diseinua, antolaketa eta ebaluazioa ere egingo dituzte. Hori horrela, bertaratzen direnek beren egunean zer eta nola egin nahi duten erabakitzeko eta gauzatzeko aukera izango dute.
Bi bilera deialdi egin dituzte:
- Umeen Eguna prestatzeko saioa izango dute 6 eta 12 urte bitartekoek otsailaren 21ean, 17:00etan, Kultur Etxeko sotoan. (Umeen batzordearen kartela ikusteko egin klik)
- Nerabeen Egunerako bilerara, berriz, 13 eta 16 urte bitartekoak deitu dituzte. Martxoaren 7an izango da, 17:00etan, Aita Agirreko Areto Nagusian. (Nerabeen batzordearen kartela ikusteko egin klik)
Iaz, esaterako, ume eta jubilatuek elkarrekin banatu zuten hamaiketakoa, eurei eskainitako jaietako egunean