Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak lehiaketa antolatu du. Arroza oilaskoarekin egin beharko dute bikoteek, eta bikote irabazleak Biltokien arteko final nagusian parte hartuko du Legazpin, irailaren 21ean.
14:00 Paella jana. (15 euro)Ondoren, bingoa.16:30 Mus txapelketa eta umeentzako merienda.17:00 Umeentzako merienda.17:30Tortilla txapelketa.18:00 Herri kirolak: Ane Ituarte, Karmele Gisasola, Mikel Agirre eta Unai Osa. Ondoren, txinga eramate parte-hartzailea eta pultsu txapelketa sariekin.21:00 Afaria, Euskal Parrillaren eskutik.23:00 Erromeria, Kitziki taldearekin.01:00 Txokolatada eta errifaren zozketa Ondoren, musika, karpa itxi arte. Oharra: Autobus zerbitzua egongo da Txarridunako errotondatik, 17:00etatik 02:00etara.
Lizagasar Sagartokixak eta CATT Morkaiko taldeak sagastietan barrena jokatzen den lasterketa berezia antolatu zuten iaz, estreinakoz, eta berrikuntza handi batekin dator bigarrengoa, Lizagasarrekoek upeltegi berria inauguratuko baitute lasterketaren egunean.
Argazki-prozesua bere hastapenetan sortu zen bezala ikusteko aukera dago gaur Aita Agirreko arkupeetan.