'Itoitz udako sesioak' filma emango dute etzi, abenduaren 3an, Mendaron

Barren 2025eko abenduaren 1a

Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakak zuzendutako ikus-entzunezkoa da 'Itoitz udako sesioak' eta Itoitz taldeko Juan Carlos Perez abeslari eta gitarra jolearen (Mutriku, 1958) hitzak eta doinuak biltzen ditu. 

Musika, fikzioa eta dokumentala uztartzen ditu eguaztenean Mendaron proiektatuko duten ikus-entzunezko honek. Filmean,  Juan Carlos Perez bera da protagonista, eta taldearen desegiteari buruz hausnartuko du. Itoitzek egindako ibilbideaz, landu zuen musika estiloaz, bizi izan zuten garaiaz eta taldearen ibilbidea markatu zuten beste hainbat kontuz arituko zaigu mutrikuarra. Ikus-entzunezkoak zuzendariek esana da taldearen esentziaren bila egindako "bidaia katartiko bat" proposatu dutela. 

San Agustin kulturgunean emango dute filma, 19:00etan hasita. Udaletik zehaztu dute 14 urtez gorakoentzako emanaldia izango dela.