Ipuin kontaketa saioa antolatu dute Mendaron urriaren 24rako

Barren 2025ko urr. 23a, 14:31

Liburutegien Nazioarteko Egunaren harira, Mamuak eta beste auzokide batzuk ipuin kontaketa saioa antolatu du Mendaroko Udal Liburutegiak urriaren 24rako, barikurako. 

Nerea Ariznabarreta eibartarra arituko da ipuin kontalari, eta saioa liburutegian bertan izango da, 18:45ean hasita. 4 urtetik 10 urtera bitarteko haurrei zuzenduta dagoela aurreratu dute antolatzaileek.