Mendaroko garagardo azoka solidarioaren laugarren edizioa egingo dute asteburuan

Barren 2025ko urr. 17a, 11:27

Pirata txiki handiak lemapean egingo dute aurtengo garagardo azoka solidarioa Mendaron, eta aurten batzen duten dirua Aspanogi elkartearentzat izango da, Gipuzkoako minbizia duten adingabeen familien elkartearentzat. 

Ohi legez, frontoian jarriko dute jantokia, bazkari eta afaritarako. Lehenengo eguneko afarirako erreserba egiteko eskatu dute antolatzaileek 943 030 150 telefono zenbakira deituta, baina bestela frontoiko sarreran bertan eskuratu ahal izango dira otorduetarako tiketak. 

Motozaleen irteera

Berrikuntzen artean, motozaleen irteera bat ere antolatu dute biharko Mesa 7k, Cantabria Chapter-ek  eta Udalak.  09:00etan elkartuko dira Goñati frontoian, izena-eman eta Saint Gerons txokolategikoek eskainiko duten gosariaz gozatzeko. Izena ematen dutenek txokolategiko errota ezagutzeko gonbidapen bana eta gaileta pertsonalizatu bana jasoko dute. 11:00etan, Mendarotik Anoetara abiatuko dira, eta bidean geldialdia egingo dute Radikal Cheyenne Saloonen. Bazkaltzeko Mendarora itzuliko dira. 

Domekara bitartean egongo da gozamenerako aukera Mendaroko frontoian. Hona egitarau osoa:

GARAGARDO AZOKA SOLIDARIOA, MENDARON

17 BARIKUA: Enpresen eguna

  • 13:00-18:00 Enpresetakoentzako herri bazkaria. Mokadua, bermut dastaketa, jolasak, zozketak eta sorpresak.
  • 18:00-20:00 Esther DJa, Uztargiko arkupeetan.
  • 20:00-23:00 Elkartasun afaria.
  • 00:00-01:30 Remember Oraiko, Esther DJarekin, Uztargiko arkupeetan.

18 ZAPATUA: Herriaren eguna

  • 09:00-11:00 Motozaleen bilkura Herriko Enparantzan. Informaziorako: 943 030 150
  • 11:00-13:00 Artisau azoka, frontoian.
  • 12:00-14:30 Motozaleen irteera: Mendaro-Anoeta-Mendaro.
  • 14:00-18:00 Aspanogiren aldeko bazkari solidarioa. Jolas, zozketa eta abarrak izango dira.
  • 18.00-20.00 Rock session Uztargiko arkupeetan.
  • 20:30-23:00 Ongintza afaria. Zozketak eta sorpresak izango dira.

19 DOMEKA: Umeen eguna

  • 11:00-13:00 Artisau azoka, frontoian.
  • 11:00-13:00 Haurrentzako jolasak, frontoian eta Herriko Enparantzan.
  • 11:30-13:00 Haurren minbiziari buruzko hitzaldia, San Agustin kulturgunean, Aspanogikoen eskutik. Ondoren, itxierako bazkaria.