Aurten batzen duten dirua Aspanogi elkartearentzat izango da, Gipuzkoako minbizia duten adingabeen familien elkartearentzat. Ohi legez, frontoian jarriko dute jantokia, bazkari eta afaritarako, eta egun bakoitzak izen bat izango du. Lehenengo eguneko afarirako, Elkartasun afaria deitu dutenerako, erreserba egiteko eskatu dute 943 030 150 telefono zenbakira deituta, baina bestela frontoiko sarreran bertan eskuratu ahal izango dira otorduetarako tiketak, aurreko urteetan bezala.
Motozaleentzako irteera
Motozaleen irteera bat ere antolatu dute egitaraua osatzeko zapaturako. Mesa 7k antolatu du, Cantabria Chapter eta Udalaren laguntzarekin. Kontzentrazio horren harira, egun osoko plana lotu du Cantabria Chapterrek. 09:00etan elkartuko dira Goñati frontoian, izena-eman eta Saint Gerons txokolategikoek eskainiko duten gosariaz gozatzeko. Izena ematen dutenek Mendaroko txokolategiko errota ezagutzeko gonbidapen bana eta gaileta pertsonalizatu bana jasoko dute. Gero, 11:00etan, Mendarotik Anoetara abiatuko dira, eta bidean geldialdia egingo dute Radikal Cheyenne Saloonen. Han, edaria eta pintxo bana debalde hartu ahal izango dute irteerarako izena eman dutenek. Bazkaltzeko Mendarora itzuliko dira, frontoira, eta bazkaritan opariak zozkatuko dituzte antolatzaileek eta jolasetan parte hartu ahal izango dute bazkaltiarrek.
Bazkaritarako izen-ematea
Bazkaritarako izena emateko azken eguna urriaren 14a izango da, eta bi prezio egongo dira: Pakete osoa hartzen duenak (gosari, hamaiketako eta bazkari) 39,50 euro ordaindu beharko ditu, eta gosaria eta goiz erdiko mokadua hartzen dituenak, berriz, 16 euro. Transferentzia bidez ordaindu behar da, izen-abizenak zehaztuta: ES69-0182-0317-960-2-0158-2120.
Garagardo Azokako egitaraua
Barikua, hilak 17. Enpresen eguna
- 13:00-18:00 Enpresetakoentzako herri bazkaria. Mokadua, bermut dastaketa, jolasak, zozketak eta sorpresak.
- 18:00-20:00 Esther DJa, Uztargiko arkupeetan.
- 20:00-23:00 Elkartasun afaria.
- 00:00-01:30 Remember Oraiko, Esther DJarekin, Uztargiko arkupeetan.
Zapatua, hilak 18. Herriaren Eguna
- 09:00-11:00 Motozaleen bilkura Herriko Enparantzan. Informaziorako: 943 030 150
- 11:00-13:00 Artisau azoka, frontoian.
- 12:00-14:30 Motozaleen irteera: Mendaro-Anoeta-Mendaro.
- 14:00-18:00 Aspanogiren aldeko bazkari solidarioa. Jolas, zozketa eta abarrak izango dira.
- 18.00-20.00 Rock session Uztargiko arkupeetan.
- 20:30-23:00 Ongintza afaria. Zozketak eta sorpresak izango dira.
Domeka, hilak 19. Umeen Eguna
- 11:00-13:00 Artisau azoka, frontoian.
- 11:00-13:00 Haurrentzako jolasak, frontoian eta Herriko Enparantzan.
- 11:30-13:00 Haurren minbiziari buruzko hitzaldia, San Agustin kulturgunean, Aspanogikoen eskutik. Ondoren, itxierako bazkaria.