Zabalik dute Mendaron bertso eskolan izena emateko epea

Barren 2025ko ira. 26a, 11:11

Mendaroko bertso eskolan izena emateko epea zabalik dago 2010-2016 urteen artean jaiotakoentzat. Bertsozale Elkartetik jakinarazi dute astelehenetan izango direla eskolak. Iazko Gararock jaialdian Juxe Areta Goñi argazkilariak bertso eskolakoei egindako argazkia da azalekoa.

Herritarrentzako hezkuntza eskaintza eta kulturala sustatzeko asmoz sortu zuen Mendaroko Udalak Bertso Eskola  Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, eta aurten ere jarraipena eman nahiko liokete. 2010-2016 urteen artean jaiotakoentzako eskaintza da, eta zabalik dago izena emateko epea. Irune Basagoiti bertsolariak emango ditu eskolak, astelehenetan, 16:45etik 17:45era.

Izena emateko gipuzkoa@bertsozale.eus helbidera idatzi behar da edota ondorengo telefono zenbaki honetara deitu: 943 670 575