Jazz munduan ezagunak dira oso Ariel Bringuez eta Javier Sanchez. Tata Güines, Changuito Quintana, Larry Willis, Simply Red, Alain Perez, Niña Pastori, Ketama, Paquito D 'Rivera, David Murray, Omara Portuondo, Miguel Zenón eta Marcus Miller moduko aristekin jotakoa da Ariel Bringuez eta saxofoi-jotzaile bertutetsu gisa aurkezten dute guztiek. "Bringuezek soinu eta fraseatze pertsonal eta bakarra du, baita konposizio-unibertso fresko, filosofiko eta sofistikatua ere. Publikoarekin komunikatzeko gaitasun handiko artista da", diote, besteak beste, hari buruz. Javier Sanchez, berriz, estatuko gitarrista onenetakotzat dute askok. Bere ibilbidean zehar, Raphael, Malú edo Melendi bezalako talde edo artista askoren bira eta grabazioetan parte hartu du, eta gaur egun Jazz talde desberdinetako kidea da, horien artean Veronica Ferreiro abeslariarekin bikote osatuta, Ariel Bringuez saxofoi jotzaile ospetsuaren Nostalgia cubana boskotean edo Menil gypsy jazz laukotean.
San Agustin kulturgunean izango da kontzertua, urriaren 3an, 21:30ean hasita. Uztargi taberna, Galle-tiak gozotegia, Gararock taldea eta Mendaroko Udala dira antolatzaileak, eta sarrerak 15 euroan jarriko dituzte salgai.