Zabaldu dute Mendaroko irakurketa klubean izena emateko epea

Barren 2025ko ira. 25a, 11:03

Joan zen ikasturteko irudia, Mireia Delgadok gidatzen zuenekoa.

Jarraipena izango du aurten Mendaroko helduentzako euskarazko irakurketa klubak eta zabaldu dute izena emateko epea. 

Mendaroko Udal liburutegiak estreinakoz antolatu zuen iaz helduentzako irakurketa kluba eta aurten jarraipena izango duela zabaldu dute Udaletik. Saioak hilean behin izango dira, euskaraz eta doan, eta Asier Serrano idazleak (Eibar, 1975) gidatuko ditu aurten. Interesatuek urriaren 10a arteko epea dute izena emateko, eta hiru bide zabaldu dituzte horretarako: posta elektronikoa (liburutegi@mendaro.eus), telefonoa (943 033 291) eta aurrez aurreko arreta (liburutegian). Era berean, lehenengo hiru saiotako egunak zeintzuk izango diren ere zehaztu dute: urriaren 30a, azaroaren 27a eta abenduaren 18a. Saio guztiak liburutegian izango dira, 18:00etatik 19:00retara.