Herritar eta Udalaren arteko harreman zuzena beharrezkoa da "gardentasuna eta kontu ematea lehenesten dituen gobernantza eredu batean" diote, eta herritar orok du berez Udalera deitu eta alkatearekin hitzordua eskatzeko aukera. Hala izan da Mendaron gaur arte ere, baina zerbitzua eraginkorra izateko antolaketa mínimo bat beharrezkoa zela ebatzita, aurrerantzean hitzordu bidez funtzionatuko dute Mendaron.
Astero, ostiral goizetan, 09:00etatik 13:00era hitzordua hartu ahal izango dute hala nahi duten herritarrek alkatearekin hitz egiteko. Hitzordua hartzeko bi bide hauek erabili daitezke: telefonoz udaletxera deituta (943 033 282) edo mendaro.eus web orriko Udala atalean jarri den “Alkatearekin hitzordua eskatu” azpiatalean sartuta.