Irailaren 19ra arte luzatu dute epea Mendaroko euskara eskoletan izena emateko

Barren 2025eko irailaren 10a

Herrian bertan euskara ikasteko aukera eman nahi die Mendaroko Udalak herritarrei, eta joan zen astean jakinarazi zuen irailaren 19ra arte luzatu dutela izena emateko epea. 

Hiru bide zabaldu dituzte horretarako:

  • Posta elektronikoa (kultura@mendaro.eus)
  • Telefonoa : 943 033 282 (09:00etik-14:00ra arteko ordutegian
  • On-line, Udalaren webgunean sartuta: mendaro.eus