Santa Ana Jaiak

Kuadrillen Eguneko laburpen-bideoa

Barren 2025ko uzt. 24a, 16:33

Kuadrillen Egunarekin hasi zituzten santanak Mendaron, jaietako egun handienetako batekin.

35 kuadrillak parte hartu dute santanetako Kuadrillen Eguneko bazkarian, 490 lagunek guztira.Bazkaritan parte hartu zuten kuadrilletatik zortzik parte hartu zuen playbackean, eta irabazlea TAF kuadrilla izan zen, Mendaron gaude kantuarekin.

Santa Ana jaietako egitaraua

24 EGUENA: TXUPINAZO EGUNA

  • 15:00 Gazteen herri bazkaria eta jolasak, frontoian. Gazte Asanbladakoek antolatuta.
  • 17:00 Salbea, Azpilgoetako elizan.
  • 18:00 Txupinazoa eta Katasorginaren jaitsiera.
  • Ondoren, Bizi Poza txarangakoen kalejira, Mendaroko buruhandi eta erraldoien konpartsakoek
    lagunduta.
  • 18:30 2024an jaiotakoei ongietorria, udaletxeko udalbatza aretoan.
  • 20:00 Zker Band elektrotxarangaren kalejira.
  • Gazte Asanbladak antolatuta, Mendarozabaletik.
  • 23:30 La Txama taldearen kontzertua.
  • 01:00 Txola ta Potxola DJak.

25 BARIKUA: SANTIO EGUNA

  • 12:30 Meza nagusia, Garagartzako elizan.
  • 13:00 Kuttune taldearen kontzertua, Herriko Enparantzan.
  • 18:00 Mendaroko Gazteak taldekoen dantza emanaldia, frontoian.
  • 19:30 'Mandiope erramupian'. Azpilgoetan.
  • 22:00 Nagusien danborrada, eskolan hasita.
  • 00:00 Mexico Lindo, ¡Si señor! mariatxi taldea.


26 ZAPATUA: SANTA ANA EGUNA

  • 10:30 Prozesioa txistulariekin, Azpilgoetatik Santa Anara.
  • 11:00 Meza nagusia, Santa Ana ermitan.
  • Ondoren, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolarien saioa eta Imanol Goikoetxea eta Unai Andonegi trikitilariekin kalez kalekoa.
  • 18:00 III. Santa Ana bikotekako aizkolari txapelketa, eta harri-jasotzaileen erakustaldia, frontoian.
    u Aizkolariak: Joxean Etxeberria-Julen Gabirondo
     Andoni Izeta VI eta Eneko Saralegi
     Oier Kañamares-Hodei Ezpeleta.
    u Harri-jasotzaileak: Udane Ostolaza eta Patricia Martin.
  • 22:00 Muxutruk taldearekin erromeria.
    Ondoren, Blessive DJa.


27 DOMEKA: UMEEN EGUNA

  • 11:00 Txirrista erraldoia eta puzgarriak, Azpilgoetan.
  • 14:30 Haurrentzako herri bazkaria eta jolasak,frontoian.
  • 18:00 Danborrada, Bizi Poza txarangakoekin.
  • 20:00 Mauxitxako dultzaineroekin eta Mendaroko buruhandi eta erraldoiekin kalejira.
  • 21:30 Katasorginaren igoera
  • 21:45 Debrass taldearen kontzertua