Santa Ana Jaiak

E.T. estralurtarrak Santa Ana jaietara gonbidatzen ditu bidaiariak Mendaron

Barren 2025ko uzt. 23a, 09:27

E.T. estralurtarra bera ere etorri da Mendaroko Santa Ana jaietara. Espaziontzitik jaitsi eta herri sarrerako errotondan hartu du lekua, bidaiariak Santa Ana jaietara gonbidatzeko. 

Ostadarraren koloreko haize-oihaldun txalupa bat jarri izan dute azkeneko urteetan Mendaroko errotondan, herria jaietan zela erakusteko, baina aurten are lan handiagoa hartu du(te) norbaitek edo norbaitzuk, azaleko irudian ikus daitekeenez. Aitor Etxeberria herriko eskulturagilearen Didaktika eskultura handiaren ondoan lurreratu izan balitz moduan jarri dute E.T. estralurtarraren espaziontzia, martetar izaki berdearen burua bistan dela, eta ondoan dago bera, E.T., atzaparra luzatuta eta zapi berdea lepoan duela, bidaiariak Santa Ana jaietara gonbidatuz, Ongi etorri. Santa Ana jaiak. Welcome dioen kartelaren ondoan.