Santa Ana Jaiak

Barraketako soinua itzaliko dute egunero santanetan, egunean ordubetez

Barren 2025ko uzt. 21a, 12:27

Santa Ana jaietan, egunero ordubetez, zaratarik gabeko gune bihurtuko da Mendarozabalgo barraka-eremua.

Zaratarekiko eta estimulo bortitzekiko hipersentsibilitatea duten pertsonek ere barrakez gozatzeko aukera izan dezaten, atrakziotako zarata mugatu eta, egunean ordubetez, 19:00etatik 20:00retara, musika kendu egingo dute atrakzio gune osoan. Aurten, Mendarozabalgo aparkalekuan jarri dituzte barrakak. "Pertsona neurodibergenteak edo entzumen hipersentsibilidatea duten pertsonen inklusioaren aldeko apustua egingo dugu eta haur txikien lasaitasuna bermatuko", zabaldu dute Udaletik. Azaleko argazkia artxibokoa da, aurten ez baita gune hori izango.