Bihar hasiko dituzte Mendaron santanak, txupinazoa uztailaren 24an izango bada ere. Bizi Pozak zuen biharko jai-egitaraua hastekoa, 12:00etan Azpilgoetan abiatzekoa zuen kalejirarekin, baina Udaletik jakinarazi dute, hogei minutu geroago hasiko dutela txarangakoek kalejira, herritarrek biharko UEMAk antolatu duen elkarretaratzera joateko aukera izan dezaten.
Hona, beraz, biharko jai-egitaraua, zuzenduta.
- 12:20 Bizi Poza txarangarekin kalejira, Azpilgoetan hasita.
- 13:00 Paella lehiaketa eta herri bazkaria, eskolako jolastokian.
- 18:30 Elektrotxufla txaranga, kalez kale, Mendarozabalen hasita.
- 22:30 Playback lehiaketa
- 00:00 Mugi Panderoa taldearekin erromeria, Herriko Enparantzan.
- Ondoren, DJ Juseff.