Haizea Martiartu saxofoi jotzaileak eta haren taldeak kontzertua emango dute gaur Mendaron

Barren 2025ko uzt. 17a, 10:46

Haizea Martiartu saxofoi-jotzaile markina-xemeindarrak jazzaren soinu tradizionalak eta euskal sustraiak uztartzen dituen errepertorio musikala eskainiko du gaur Mendaron, XI. Jazz Egunaren baitan. 

Haizea Martiarturekin  batera Paul Gurpegui (bateria), Vicente Marin (pianoa) eta Hector Tejedo (kontrabaxua) igoko dira gaur San Agustingo oholtzara. Zutabe izena jarri dio proiektuari Martiartuk eta bere konposizio propioak eta estilo intimo eta pertsonalarekin entzuten diren bertsioak aurkeztuko ditu.

Uztargi tabernak, Galle-tiak gozotegiak eta Gararock taldeak antolatu dute kontzertua, XI. Jazz Egunaren baitan, eta 21:30ean hasiko da. Sarrerak 15 euroan jarri dituzte salgai eta aretoan bertan eskuratu ahal  izango dira.