Uztailaren 25ean, Santio Egunez, egingo dute Mendaron nagusien danborrada, eta uztailaren 27an, Umeen Egunean, gaztetxoena, eta hasiak dira prestaketetan. Bina entsegu egin dituzte dagoeneko, eta azkeneko bat egingo dute jaiak aurretik, astelehenean, uztailaren 14an. Haurren entsegua 18:30ean izango da, frontoian, eta nagusiena 21:00etan, leku berean. Antolatzaileek aurreratu dute aurten hirugarren konpainia bat sortuko dutela nagusien danborradan.