Kuadrilla Eguneko bazkarirako izen-ematea on-line egin beharra zegoen, atzorako, eta bi pauso eskatzen zituen. Batetik, mendaro.eus webgunean sartu eta galdetegi bat betetzea eta bestetik, mendarobirtuala.eus atarian sartu eta kuadrillako batek ordainketa egitea, kuadrillakide guztien izenean. Ikusita, baina, kuadrilla askok lehenengo pausoa bete ez dutela, Udaletik oharra zabaldu dute, mesedez lehenbailehen galdetegia bete dezatela eskatuz. Galdetegian kuadrillaren izena, bazkaltiar kopurua, bazkaltiarren artean helduak eta haurrak zenbat izango diren zehaztea eta arduradun biren izen-abizenak eta telefono zenbakia ematea eskatzen dute. Hona hemen galdetegirako lotura.