Alvaro Gimenez mendaroarrak irabazi du Espainiako trialsin txapelketa, kadeteetan

Barren 2025ko uzt. 3a, 20:22

Espainiako trial txapelketa nagusia jokatu zuten asteburuan Guadalix de la Sierran (Madril, Espainia), eta kadeteetan Alvaro Gimenez Velez (Mendaro, 2009) izan zen onena.

Mendaroarrak Euskadiko Trial selekzioarekin hartu zuen parte Espainiako txapelketan eta garaipena eskuratu zuen kadeteetan. Trialeko bizikleten munduko txapelketa irabazitakoa da Gimenez, bere adin tartean. 2019an lortu zuen titulua, 10 urte zituenean, Poloniako Wadowice hirian jokatu zuten UCI Trials World Youth Games txapelketan. Duela bi urte ere emaitza ona lortu zuen gazte mailako Munduko Trial Txapelketan. Arabako Durana herriak hartu zuen txapelketa, eta Gimenez lugarren postuan sailkatu zen
Espainiako Txapelketetan ere palmares oso ona du: 2019 eta 2021ekoak irabazi zituen eta 2025ekoan ere gailendu da.

Guadalix de la Sierran jokatutako azken txapelketa honetan bizitakoa esperientzia itzela izan dela adierazi du Gimenezek eta izugarri pozik dago lortutako emaitzarekin. Lehia estua eduki zuen Kataluniako selekzioko ordezkari Alex Rodriguezekin. Biek batu zuten puntu kopuru bera, 460 puntu, baina mendaroarrarentzat izan zen garaipena. Gimenezek gune gehiagotan lortu zuen jokoan zeuden puntu guztiak eskuratzea, akatsik gabe egitea, eta horrek eman zion garaipena.
Espainiako Txapelketa irabazita, UCI Trials World Youth Games Munduko txapelketarako txartela lortu du. Uztailaren 25etik 27ra jokatuko dute Kataluniako Vic hirian.

Alvaro Gimenez bizikleta gainean egiteko gai dena ikusi nahi izanez gero, bere instagream kontuan duzue lagin txiki bat.

2025eko Espainiako Trial Txapelketako irabazle guztiak podiumean.

Alvaro Gimenez (ezk.) Euskal Selekzioko kideekin.