Datorren ikasturtean ere Mendaron bertan euskara ikasteko aukera eman nahi die Mendaroko Udalak herritarrei. Horretarako interesa izan dezaketenei Kultura Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu diete, irailaren 12a aurretik. Bi bide zabaldu dituzte: kultura@mendaro.eus posta elektronikoa eta 943 033 282 telefono zenbakia (09:00etatik 14:00etara).
Era berean, Udalak jakinarazi du diruz lagunduko diela herrian euskara ikasteko izena ematen dutenei. Eskatzaileak matrikularen ordainagiria, NANaren kopia eta gutxienez %75eko asistentzia izan dutela eta urratsa gainditu dutela erakusten duen ziurtagiria aurkeztu beharko ditu horretarako. Euskaltegian izena emateko 80 euroko fidantza eskatuko diete lehenengo eta aipatutako baldintzak betetzen dituzten ikasleei matrikularen erdia itzuliko diete gero. Informazio gehiagorako: mendaro.eus.