Uda sasoian odol premia handiagoa izaten da ospitale eta abarretan, baina eguraldi onarekin gutxiago izaten dira odola ateratzera hurbiltzen diren emaileak, eta horregatik Mendaroko Odol Emaileen elkartetik dei berezia egin dute barikuan egingo dituzten odol ateratzeetarako. Ohi moduan, herriko ikastetxean egingo dituzte odol ateratzeak, 16:30etatik 20.30era, baina odola eman asmo duenak ordua hartu behar du aurrez. Horretarako, bi bide daude: Gotatanta.eus webgunearen bidez edota izen bereko aplikazioaren bidez edota 632 403 795 telefono zenbakira whatsappa idatzita (Ostegun eta bariku goizerako aukera).
Elgoibarren, uztailaren 11n
Elgoibarren, berriz, gaur zortzi, uztailaren 11n egingo dituzte odol ateratzeak, eta harako ere ordua eskatu behar da. Gotatanta.eus webgunean sartuta hartu daiteke txadna, edo bestela, aste horretako asteazkenenetik aurrera, whatsappez: 623 328 408.