Gizonezkoen bi finalerdiak eta emakumezkoen bat jokatuko dituzte eguaztenean, uztailaren 2an, 18:00etatik aurrera, Goñati pilotalekuan.
Batetik, Axular Agirregabiriak eta Ander Aberasturik Ander Zulaikaren eta Jon Larrañagaren aurka jokatuko dute gizonezkoen aurreneko finalerdia. Bigarren finalerdian, Julen Dobarrok eta Julen Iriondok osatutako bikoteak Luken Agirregabiriaren eta Asier Olaberen aurka jokatuko dute.
Emakumezkoen finalerdian, berriz, Ines Prietok eta Miren Gisasolak Maren Fernandez eta Malen Bizkarguenaga izango dituzte aurkari. Finalerako txartela emango duen emakumezkoen bigarren finalerdia datorren asteko asteazkenean jokatuko dute, uztailaren 9an: Ane Landak eta Maria Bastidak osatutako bikotea Irati Mendikutek eta Josune Mantecak osatutakoaren aurka arituko da. 18:00etan hasiko da finalerdia.
Nerabeen finala
Aurten nerabeek ere hartu ahal izan dute parte Mendaroko Gazte Asanbladak antolatzen duen Frontenis Txapelketan, eta zehaztuta dago finala. Oinatz Arriolak eta Haritz Zubiaurrek Lizar Ezenarroren eta Luken Zulaikaren aurka jokatuko dute. Santa Ana jaien barruan jokatuko dituzte finalak, uztailaren 23an.