22:00ak aldera abiatu ziren Akerbeltz eta Mari erraldoiak Trinitateik plazarantz, atzetik 50 bat laguneko segizioa zutela. Sorginak, deabruak, aztiak... kalejiran jaitsi ziren denak danborjoleen atzetik, eta plazan egin zuten akelarrea. Irrintzi eta adar hotsekin hasi zuten akelarrea, eta agurra dantzatu zuten aurrena Mendaroko gazteak taldeko zenbait dantzarik. Haren atzetik etorri ziren Xabier Solanoren Erre zenituzten sorginen kantuaren erritmora egindako koreografia eta plazako beste zenbait dantza, eta isotu zuten gero sua dantzariek eurek.
Suaren argitara dantzatu ziren Akerbeltz eta Mari erraldoiak ere, eta osatu zuten kalejira dantzariek. Su handiaren ondoan beste su txikiago bat ere piztu zuten udaletxeko brigadako langileek eta, ohitura den legez, gainetik saltoka aritu ziren gaztetxoak, txar guztiak uxatzeko.