50 bat ume hasi dira gaur Mendaron udalekuetako lehenengo txandan

Barren 2025eko ekainaren 23a

Gaur, astelehena, hasi dituzte udalekuak Mendaron LH1etik LH6ra arteko umeak. 50 ume eta bederatzi hezitzaile batu dira lehenengo txandan. 

Mendaroko Udalak antolatu ditu udalekuak eta bi txanda eskaini dituzte. Gaur, 09:00etan, hasi dira lehenengo txandakoak, 50 bat ume eta bederatzi hezitzaile guztira. Uztailaren 4ra arte jolas hezitzaileak eta irteerak egingo dituzte, 09:00etatik 13:00ak arteko ordutegian. Bigarren txanda, berriz, uztailaren 4tik 18ra artekoa izango da.