Danbolintero gazteen topaketa egingo dute zapatuan Mendaron

Barren 2025ko eka. 20a, 13:08

Danbolintero gazteen Danboligenak Eguna antolatu dute zapaturako, ekainaren 21erako, Euskal Herriko Txistulari Elkartekoek eta Mendaroko txistulariek, Mendaroko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Laguntzarekin. 

Egun osoko egitaraua aurkeztu dute. 10:00etan hasiko dute kalejira eta 12:00etarako tailerra antolatu dute parte hartuko duten txistulari eta danbolinteroentzat.
14:00etan elkarrekin bazkalduko dute eta arratsaldean berriro irtengo dira kalera. Plazako dantzak joko dituzte eta parte hartzera deitu dituzte dantzariak. Mendaroko Gazteak taldekoek ere bat egin dute ekimenarekin. Dantzan ibili ostean, tabernaz tabernako txistu poteoa hasiko dute, 18:30ak aldera.